Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 12th November 2020
#124 - Mikel Reparaz, AEBtako arrakaletan zehar
00:00:00 02:00:24

#124 - Mikel Reparaz, AEBtako arrakaletan zehar

'Las grietas de America' liburua kaleratu berri du Mikel Reparaz kazetari nafarrak, AEBtako arrakalen inguruko saiogintza liburua. Egun estatu batuetan bizi duten polarizazio egoera bortitza ez da lasaitu hauteskundeen ostean: Bidenek irabazi ditu hauteskundeak eta Trumpek iruzurraren mamua astindu du frogarik aurkeztu gabe, etxe zurian gortortuta. Reparazen laguntzaz disekzionatu dugu ameriketan gertatzen ari dena.

Gainera Harri Fernandezek telesailak gomendatuko dizkigu Idi Begian. Besteak beste, Hondar Ahoak, Koldo Almandozek ETB1ean estrenatu duen serie berria.

Eta Wanda atalean Sara Hernandezekin hitz egingo dugu Zinemaldiak Tabakaleran antolatu duen emanaldi berezi baten inguruan.

Jarri kaskoak eta entzun!