Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 20th July 2020
#69 - Verde Prato eta Felix Zubia medikua
00:00:00 02:08:12

#69 - Verde Prato eta Felix Zubia medikua

Duela aste batzuk galdetzen genion geure buruari ea non ote zen koronabirusa. Ea desagertu zen eta kitto. Galdera inozoa zen, gure artean jarraitzen baitzuen, azken egunetan ikusi dugun legez. Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko medikua oporretatik itzuli berri da, eta daukagun panoramarekin oso kezkatuta dago. Ispilu Beltzaren parean hitz egingo dugu berarekin.

Gainera Bilborekin konexioa egingo dugu Ana Arsuaga artista ezagutzeko. Margolaria da, eta baita musikaria ere. Verde Prato da bere bakarkako musika proiektuaren izena, eta azken aldian entzun ditugun doinurik fresko eta ederrenak dira bereak.

Anartz Bilbaok Urpeko Bonbarda ekarriko digu, saioa musikarekin amaitzeko: disko zahar bat, disko berri bat eta moldaketa.

Jarri kaskoak eta entzun!