-Abaighar-
Enarek agurtzen dute egun berri bat
Egaren ur-bazterrak esnatzean.
Gari soroek urrez apainduko dute
bailara osoa...
Ta bertan bada etxe zahar bat, magiaz betea;
fantasiazko ipuin baten atea.
Printze galduak, bihotz lapurrak,
bi hanketan dabiltzan katuak,
euren patua gaitzesten duten dama gazteak.
Sekreturen bat gordetzen duten
dragoi zuriak gainean hegan,
jolasean, ametsetan...
Etxearen zaindariak haurrak baino ez dira.
Euren irribarre ta negarrekin hartzen du bizia.
Elur ekaitzak, sute latzak izan dira
atea betirako itxi nahi zutenak,
baina bere errautsetatik
harro altxako da berriz!
Printze galduak, bihotz lapurrak,
bi hanketan dabiltzan katuak,
euren patua gaitzesten duten dama gazteak.
Sekreturen bat gordetzen duten
dragoi zuriak gainean hegan,
jolasean, ametsetan... beti...