Shownotes
Bi garai, bi emakume eta bi artista izango dira atal honetako protagonistak. Emma Kunz eta Nora Aurrekoetxea. Kunzen obra erakusgai egoteaz gainera eta hainbat artista garaikide ere gonbidatu ditu Tabakalerak artista suitzarrarekin elkarrizketa moduko bat sortzeko. Tartean Nora Aurrekoetxea dago, erakusketarako espreski 'Diva' obra eskultorikoa egin duena. Jone Alaitz Uriarte Tabakalerako arte garaikideko lantaldeko kideak azaldu digu ekimena.
Harpidetu eta zabaldu lagun eta senide artean.