Artwork for podcast ZuZeuko Bipareta
S1-E6 - Bipareta: Etorkinak eta aurreiritzien pozoina gure herri zatituan
Episode 63rd May 2019 • ZuZeuko Bipareta • ZuZeu Podcast
00:00:00 01:13:38

Share Episode

Shownotes

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Santi Coca Hacine Bacha gaztea jipoituta erail zuten Donostian eta segidan irakurri genuen ohiko mezu arrazisten eta xenofoboen zerrenda. Biktimaren amaren hitzak iltzatuta geratu dira euskal gizartearen erraietan. Gorka Moreno EHUko irakaslea eta soziologoa etorri da gure estudioetara gai arantzatsu hontaz hitz egiteko. Ikuspegi Euskal Immigrazioaren Behatokiko zuzendaria da.

Bigarren pareta: Herri zatitua da gurea. Hala banatzen gaituzten muga ikusgarri eta ikustezinez, nola euskararen egoera hauskorraz hitz egin nahi izan du Eneko Bidegain kazetari, idazle eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak. 

Harpidetu eta entzun zure audio plataforman. 

Chapters