Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 14th May 2020
#22 - Katakrak eta hezkuntzaren digitalizazioa
00:00:00 02:08:32

#22 - Katakrak eta hezkuntzaren digitalizazioa

Iruñeko Katakrak, liburu-denda izateaz gainera, argitaletxea ere bada. Bertako langile eta bazkide da Hedoi Etxarte idazlea. Zutabegilea da Berrian eta kolaboratzen du hainbat irratitan. Guk ISPILU BELTZAren isladara ekarri dugu, bizi ditugun garaiontzat galdera egokiak topatzeko asmoz.

Gainera, Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakaslearekin hezkuntzaz eta digitalizazioaz hitz egingo dugu, ikasgelak itxita dauden honetan. Urteak daramatza hezkuntza digitala ikertzen, eta orain ez zaio lanik falta ikastetxe eta unibertsitateetan, aholkulari gisa.

Beñat Hach Embarekek espazioan izan diren bi euskal herritarrak aurkeztuko dizkigu eta Anartz Bilbaok Washington hiriko hardcore eszena errepasatuko du Urpeko Bonbardan.