Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 1st June 2021
#235 -Alaitz Telletxea eta 'Amak'
00:00:00 02:06:01

#235 -Alaitz Telletxea eta 'Amak'

Alaitz Telletxea 90ko hamarkadako triki-pop eszenako izen handietako bat da. Denok abestu eta dantzatu ditugu Alaitz eta Maider bikotearekin konposatu zituen abestiak. Orain Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten) musikariekin batera 'Amak' taldea osatu du eta diskoa dakarte besapean. Ispilu beltzaren parean solastu gara.

Gainera asteartero legez Kresala Zineklubeko lagunekin zinemaz hitz egingo dugu eta Egiako liburutegiko Ruben Vidalek 'Helldorado' komikia gomendatuko digu.

Jantzi kaskoak eta adi!