Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 1st July 2020
#56 - Oier Guillan: 'VHS', memorian arakatzen
00:00:00 02:01:07

#56 - Oier Guillan: 'VHS', memorian arakatzen

Antzerkigilea da Oier Guillan, poeta ere bai, eta orain bere lehen eleberria kaleratu du Susa argitaletxearekin: 'VHS'. Berak dio transgeneroa dela, erdi txantxetan. Memoria hitz gako bat dela nobelan, baina ez dela memoriaren inguruko eleberri bat; misterioa hitz gako bat izanagatik, ez dela nobela poliziakoa. "Etiketak aipatzen ditugu, baina, gero haiek ukatzeko". Zer da ba 'VHS'? Ispilu beltzaren aurrean kontatuko digu.

BeƱat Hach Embarek kazetariak 60. hamarkadara eramango gaitu Erlak bikotea ezagutzeko. Amagoia Gurrutxagak Berrian kaleratu duen erreportajearen haritik bikote horren zenbait kantu entzungo ditugu.

Eta Anartz Bilbaok Frantziar Estatuko musikarekin osatu du Urpeko Bonbarda.

Jarri kaskoak eta entzun!