Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 18th June 2020
#47 - Maria Fontan: Zerua hautsi zen gaua
00:00:00 02:15:11

#47 - Maria Fontan: Zerua hautsi zen gaua

Maria Fontan zinemagileak irabazi du lehenengo 'Oihua!' beka, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen baitan hainbat eragilek antolatutako ikusentzunezko lehiaketa. 'Zerua hautsi zen gaua' izeneko laburmetraia errodatu eta amaituko du datozen hilabeteetan, gero, Beldurrezko Zinema jaialdian estrenatzeko. Ispilu Beltzaren parera gerturatu da solasean aritzeko.

Gainera gaur zinemaz ariko gara Lur Olaizolarekin, astero egingo dugun sekzio berri bati hasiera emateko. Bertan Tabakaleran proiektatuko diren pelikulak ekarriko dizkigu Olaizolak. Gaur Kleber Mendonça Filho zinemagile brazildarraren 'Bacurau' izango dugu mintzagai.

Beñat Hach Embarekek Sacamantecas serial killer arabarra aurkeztuko digu bere Salabardoan eta Anartz Bilbaok euskal kantagintzari eskainiko dio Urpeko Bonbarda.

Jarri kaskoak eta entzun!