Shownotes
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.
Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dira. Aitor Brion abokatua da eta aditua gaian. Oier Aizpurua kimikalariak berriz, Marihuanaren propietateen inguruan hitz egingo digu, aisialdiaz gain, medikuntzarako ere erabiltzen baita.
Bigarren pareta: Leire Palacios kazetariak bizitza bera dakar mahai gainera. Erresistentziaz hitz egingo digu, kultur munduaren feminizazioaz eta prekarizazioaz, eskutik baitoaz. Irakasten digutena gara, ikasi eta barneratzen duguna, eta honek zeharo baldintzatzen du gure etorkizuna.