Shownotes
-Karonte-
Ur ilunen azalean, erresuma ixilean, bere isladari begira gelditzen da.
Zahartua du aurpegia, zaurituak eskuak, bakardadeak hil dio bihotza.
Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari.
Min bat dauka barrenean arimak jasotzean, izana oinazez betetzen diona.
"Zergaitik ezin dut ezagutu hilkor hauen antzera bizia den altxor horren sentipena?".
Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari.
Hildakoen hitzak hilak sentitzen ditu beti haiek bizi izan dutena ez baitu hark bizi.
Ur ilunen azalean gauero doinu hau entzutean, arimak heldu ta dantzan hasten da.
Hildakoen besoetan, bizi izpi bat sentitu nahiean taupada bakarti baten irrikaz...