Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 18th May 2020
#24 - Maria Eugenia R. Palop eta museoaren eguna
00:00:00 02:36:50

#24 - Maria Eugenia R. Palop eta museoaren eguna

Maria Eugenia Rodriguez Palopek Zuzenbide Filosofia eta Filosofia Politikoa irakasten du Carlos III Unibertsitatean. Giza eskubideetan espezializatu zen eta europarlamentaria da Unidas Podemosen izenean. Ostegunean 18:00etan, San Telmo Museoak eta Globernance elkarteak antolatutako 'Europar Elkarrizketak: Emakumeen Europa' hitzaldian parte hartuko du. Bera da gure gaurko gonbidatua.

Horrez gain, Susana Soto San Telmo Museoko zuzendaria elkarrizketatu dugu museoaren irekieraz eta pandemiaren testigantzak jasotzeko martxan jarri duten ekimen berri baten inguruan.

Mikel Cabello, Globernance erakundeko kideak 'Europar Elkarrizketak' zikloaren balorazioa egingo du, azken saioaren bezperetan.

BeƱat Hach Embarek kazetariak Estitxu Robles bakarlaria aurkeztuko digu Salabardoan, eta Anartz Bilbaok musikarekin amaituko du saioa Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun.