Shownotes
Gipuzkoan garroteaz heriotzera kondenatu zuten azken gizasemearen istorioa kontatzen du honako kapituluak. Azpeitiko plazan akabatu zuten Joxe Tejeria, bere emaztearen eta alabaren aurrean. Juan Mari Zubizarreta, Azkoitiko Etxeberritxo baserrian jaiotako bertsolaria ere bertan zen. Eta gizon haren desgraziaz bertsoak idatzi zituen, gaurdaino iritsi zaizkigunak, eta Rafa Ruedak bikainki abestu dituenak kapitulu hontarako espreski. Aiako Muatze baserrian gertatu zen dena, eta herrian zauri sakona utzi zuen, gaur ere irauten duena. Heriotzak uzten duen lorratzari segi eta kaskoak jarri orduko oraintxe bertan kontatuko dizuguna.
Harpidetu zure audio plataforman!