Artwork for podcast SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)
Itzal beltzak (argi bat)
7th March 2025 • SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak) • ZuZeu Podcast
00:00:00 00:05:48

Share Episode

Shownotes

ITZAL BELTZAK (Argi bat)

Argi batek hotsegin zidan gauean, etsaia gertu zegoela esaten zidan,

geure patuen zoria zela kolokan, ezin izan dut lorik egin ordutikan.

Laino ilunek zerua estaltzen dute, egun ezberdin bat da bada zerbait arraroa,

kanpai hotsa aditu dut bapatean, itzal beltzak gure herrian sartu dira!

Metal hotsa eta oihuak, infernuaren atean,

odolez bustitako gorpuak, gorroto, sua ta kea.

Ez dakit zenbat denbora pasa den, ez dakit zenbat geratzen garen,

ez dakit nola baina ihesean hasi dira, dena, amaitua da dena,

belauniko erori zara, geurea da garaipena!

Argi berberak hotsegin dit gaur gauean, etsaiak beste herri batzuk menperatu ditu,

kristalezko begien agindupean, garai ilunak hurbiltzen hasiak dira.

Metal hotsa eta oihuak, infernuaren atean,

odolez bustitako gorpuak, gorroto, sua ta kea.

Borroka hasi besterik ez da egin, ezer inoiz ez da izango berdin,

baina argi duzu ez duzula inoiz ere etsiko, beti, ta gogoan izan hori,

beti daude bide bi, borrokan segi ala hil!

Chapters

Video

More from YouTube