Shownotes
Euskal espazio programa, Euskal Herria Aerospace edo plastikoak birrindu eta birtziklatzeko lantokia, edo elektronika eta 3D diseinu tailerra. Edozer izan daiteke Hirikilabs laborategia. Fab Lab deitzen zaie halako espazioei. Massachusetts-eko Teknologia Institutuan (MIT) 2001ean sortu zen adiera ingelerazko Fabrication Laboratory-ren akronimotik. Maker mugimenduaren galtzarbean sortu zen Tabakalerako espazio hau ere, eta Talde Irekiak ekimenaren baitan edonork parte hartu dezake bertan, edozer egin edo konpontzeko. Kapitulu honetan HIrikilabseko ateak zabalduko ditugu Ibai Zabaletaren eskutik.
Harpidetu eta zabaldu lagun artean.