Artwork for podcast Ispilu Beltza
#416 - 'Magallanes y Elcano' eta 'Shame'
2nd May 2022 • Ispilu Beltza • Donostia Kultura
00:00:00 02:07:10

Share Episode

Shownotes

Gaur, antzerkiari buruz hitz egingo dugu Donostia Kultura Irratian. 'Magallanes y Elcano' da Lugaritzen ikusteko aukera izango dugun proposamena, maiatzaren 7an izango da, 19.30ean, eta gaur, Ispilu Beltzara aktoreetako bat, Nuria Cuadrado, gonbidatu dugu.

Gainera, FLIPESCIk 10 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko Kresalarekin saio bat antolatu dute. 'Shame' filma botako dute Printzipe zineman (sarrera doakoa da), Flipesci saria jaso zuen lehen filma hain zuzen

Hori ez ezik, astelehenero legez Mikel Iturriak hiriko kultur agendaren nondik norakoak zerrendatu dizkigu Kultur Periskopioan.

Azkenik, musika berritasunak ekarri dizkigu Jon Gartziak bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!

Links