Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 21st May 2020
#27 - Covid 19ak kulturgintzan eragin duen zauriaren neurria
00:00:00 02:09:50

#27 - Covid 19ak kulturgintzan eragin duen zauriaren neurria

Kulturaren Euskal Behatokiak koronabirusak EAEko kultur sektorean izan duen eragina neurtzen duen txostena kaleratu berri du. Hura oinarri hartuta Bingen Zupiria Kultura Sailburua elkarrizketatu dugu Ispilu Beltzean.

Gainera Aiora Zulaika 'Pirritx' gonbidatu dugu pailazogintzan bizi duten egoera kontatzera.

BeƱat Hach Embarek jaunak Naiz egunkariak antolatuko dituen streaming kontzertu berriak ekarri ditu Salabardoan eta Anartz Bilbaok Diana Rossen inguruko Urpeko Bonbarda monografikoa prestatu du.

Jarri kaskoak eta entzun!