Shownotes
Martina, Arantxa eta Imanol afaltzera elkartu dira, Martinaren etxean, Korosagasti baserritik gertu. Duela 90 urte baino gehiago gertatutakoaz hizketan hasi dira, baina ez dira ados jartzen, eta bakoitzak bere bertsioa kontatuko du. Behintzat ados daude abiapuntuari dagokionean:
"1926ko azaroaren 14a da. Jazinta Odriozola Tolosan bizi da neskame, eta Zeru-Txiki tabernan aritzen da zerbitzari. Igandetan jai ematen diote, eta beti bezala, bere familiaren etxera abiatu da, Beizamako Korosagasti baserrira, eguna amarekin eta ahizparekin pasatzeko asmoz. Ez da horrela izango... inoiz ez."