Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 22nd June 2020
#49 - Ibon Casas: Apaga la luz y verás.
00:00:00 02:05:27

#49 - Ibon Casas: Apaga la luz y verás.

Josemi Beltran Donostia Kulturako zinema alorreko zuzendariarekin solasean ariko gara hontaz eta hartaz. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan aste hontan emango diren hiru pelikularen inguruan hitz egingo digu, besteak beste.

Hiruretan lehenengoa gaur proiektatuko da Antzoki Zaharrean. Axel O'mill zinemagilearen 'Apaga la luz y verás'. Zinta honen bidez, Ibon Casasen istorioa ezagutuko dugu; itsu gelditzen ari da, erretinosi pigmentarioaren ondorioz, eta bizitza itsutasuna ikusgarri egiteari eman dio, 'Rebeldes contra la ceguera' elkartearen bidez. Ispilu Beltzaren parera gerturatu zaigu Ibon Casas.

Beñat Hach Embarek egunkarietako zinten inguruan ariko zaigu eta ohiko legez Anartz Bilbaoren Urpeko Bonbardarekin emango diogu amaiera saioari.

Jarri kaskoak eta entzun!