Shownotes
XV. mendean Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batean itota zebilen: agramondarren eta beaumontarren artekoa. Baita Zuberoan ere. Baxenafarroko zenbait familiak botere handia zuten Donibane Garazin eta Baionan, eta Luxe eta Beaumont leinuen aliantzari esker beste plaza bat eskuratu zuten: Maulekoa.
1440. urtean Luis II. Beaumontekoa izendatu zuten Mauleko gazteluzain... Larraineko Erramun Bereterretx zaldun agramondarraren kalterako.
Oraindik ere bere heriotzaren inguruan jarraitzen dugu abesten.
Harpidetu zure audio plataforman!