Artwork for podcast Ispilu Beltza
#41 - Xabier Lete eta emakume bateriajoleak
10th June 2020 • Ispilu Beltza • Donostia Kultura
00:00:00 02:11:35

Share Episode

Shownotes

Martxoaren 2an, koronabirusaren krisiaren bezperetan, defendatu zuen Alex Gurrutxagak Xabier Leteren inguruan egindako doktorego tesia. Eta horren emaitza da 'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' Alberdania argitaletxearekin kaleratu duen liburua. "Liburu hau ez da tesia", argitzen du autoreak, izan ere, Leteren zalea dena izan du buruan lana idazterakoan. Irakurlearekin elkarrizketa bat izan nahi du liburuak. Ispilu Beltzaren parera etorri zaigu solasean aritzera.

Beñat Hach Embarekek 1926 urtera eramango gaitu bere Salabardoan, Asier Susaetaren 'Korosagasti' pelikula aitzakia gisa hartuta. Beizamako krimena aletuko baitigu.

Eta, azkenik, emakumezko bateriajoleen inguruko Urpeko Bonbarda egingo du Anartz Bilbaok.

Jarri kaskoak eta entzun!

Links

Chapters