Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 15th May 2020
#23 - Antton Telleria eta lapurtar kortsarioak
00:00:00 02:19:49

#23 - Antton Telleria eta lapurtar kortsarioak

Musikaria da eta bateria jotzen du ADI! taldean, baina, akaso ezagunagoa egingo zaizu telebistako aurkezle eta irrati esatariaren fazetan. Antton Telleria (Irura, 1990) gonbidatu dugu Ispilu Beltza honetara eta telebista, musika, umorea eta beste hamaika kontu izan ditugu hizpide. Eta 4 abesti gomendatu dizkigu galdera eta galdera artean.

Gainera, lapurtar kortsarioen istorioak ekarri ditu bere Salabardoan BeƱat Hach Embarek kazetariak.

Eta Anartz Bilbaok, ostiralero egin ohi duen bezala, bertan behera geratu diren kontzertuekin osatu du Urpeko Bonbarda. Zer hobe musika baino, astea ondo amaitzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!