Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 19th July 2021
#269 - Sara Azurza
00:00:00 02:03:22

#269 - Sara Azurza

Aurtengo Jazzaldian murgilduko gara Sara Azurza musikariaren bitartez. Abeslari donostiarrak Iker Laurobarekin eman zituen lehen urratsak, eta, aurrerago, beste abeslari eta talde batzuekin kolaboratu zuen; hala nola, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley. Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta Londres artean. Abeslariak beti izan ditu erreferente Amerikako eta Ingalaterrako bakarlariak. Oraingoan proposamen berri batekin dator, bere abesti berriei soul ukitua emanez.

Gainera Mikel Iturriak agendaren errepasoa egingo digu eta Harri Fernandezek bi xentimo botako ditu airera intrusismo laboralaz eta bikoiztaileez hitz egiteko.

Jantzi kaskoak eta adi!