Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 26th January 2021
#156 - Fernando Bernués: Egunkariaren itxiera oholtzara
00:00:00 02:04:49

#156 - Fernando Bernués: Egunkariaren itxiera oholtzara

Ahaztezinak dira 2003ko Espainiar Estatuko Musikaren sari banaketan ikusi genituen irudiak. Fermin Muguruzak jaso zuen garaikurra "Egunkaria Aurrera!" esaten zuen kamiseta urdina soinean eta periodikoaren ixtea salatuz. Publikoak txistu egin zion ozen. Fernando Bernués zen gala hartako zuzendari artistikoa, eta gogoan iltzatuta darama orduan sentitu zuen lotsa. 'Sisiforen paperak' antzezlana da arantza hura kentzeko baliatu duen modua. Harkaitz Canoren testua zuzendu du Bernuések eta Donostian ikusgai da egunotan. Ispilu Beltzaren parera gonbidatu dugu antzerki zuzendaria.

Gainera Ander Gisasola eta Paul Ormaetxeak Wong Kar-wai zinemagileaz hitz egingo digute, haren inguruko atzera begirakoa antolatu baitu Kresala zineklubak.

Jarri kaskoak eta entzun!