Artwork for podcast Ispilu Beltza
#57 - Amorante eta Budd Boetticher
2nd July 2020 • Ispilu Beltza • Donostia Kultura
00:00:00 02:01:34

Share Episode

Shownotes

Iban Urizarrek disko berria kaleratuko du irailean, 'Amorante' bere ezizen artistikoaz, eta konfinamendu ostean kaleratu du 'Ama Hil Zaigu' singela. Horrez gain, eta, besteak beste, Elgoibarko Sinuose ekimenaren arduradunetako bat da. Ispilu Beltzaren aurrera gonbidatu dugu.

Osteguna da eta zinemaz hitz egitea tokatzen zaigu, 'Wanda' sekzio berrian. Sara Hernandezek Budd Boetticher zinemagilea aurkeztuko digu, eta Western generoaz hitz egingo dugu, ahoan bizarrik gabe.

Anartz Bilbaok, berriz, udara aitzakia hartuta osatu du Urpeko Bonbarda. Bero-bero utziko gaitu musika ederraz.

Jarri kaskoak eta entzun!

Links