Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 20th April 2020
#5 - Hau ez da pelikula bat
00:00:00 02:04:00

#5 - Hau ez da pelikula bat

Bizitzen ari garenak thriller distopiko baten antza badu ere, ez da pelikula bat. Errealitatea da, gordin gordina. Donostiako zinema aretoek ateak itxi zituzten martxoaren 13an, eta badirudi urte amaierara arte ezingo dituztela berriz zabaldu. Pelikulen estreinaldiak atzeratu egin dira, jaialdiak bertan behera utzi, eta beldurgarria da etorkizuna asmatzen jartze hutsa.

Testuinguru honetan Iñaki Elorza Sade zinemen zuzendariarekin hitz egin dugu, aretoen egoeraz eta baita ere 'Etxebegiak' labur lehiaketaz. Iluntasunean piztu den poxpolo bat da Sade zinemek martxan jarri duten 'Etxebegiak' laburmetraia lehiaketa. Familiek etxean labur bat egiten ikasteko tailerra eta lehiaketa.

Gainera, Koldo Almandoz, Jon Garaño eta Izaskun Arandia zinemagileen etxeetara gerturatu gara. Bakoitzak pelikula bat gomendatu digu etxealditik ihes egiteko.