Artwork for podcast ZuZeuko Bipareta
S1-E4 - Bipareta: Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala
Episode 418th April 2019 • ZuZeuko Bipareta • ZuZeu Podcast
00:00:00 00:37:30

Share Episode

Shownotes

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Europak 'Directive on Copyright in the Digital Single Market' izeneko direktiba onartu berri du. Honek datozen urteetan Europar Batasuneko kide diren herrialdeen sareko egile eskubideen gaineko legediak baldintzatuko ditu. Eta ez da broma datorkiguna edo etor litekeena. Zehazki, pare bat artikuluk sortu dute polemika. ZuZeuko erredakzioko Oier Aranzabal eta Beñat Hach Embarek kazetariekin berba egingo dugu gaiaz.

Bigarren pareta: EiTBko albiste zerbitzuetako kazetari Ainhoa Lendinezek Euskal Herria zeharkatu du Korrikari segiz. Aste hontan bertan egin da aurtengo edizioaren balorazio ofiziala, baina, guk balorazio pertsonala egingo dugu. Lendinezek barren barrenetik nola bizi duen azalduko digu. Eta Anartz Bilbao ZuZeuko erredakzioko kideak ere botako du bere aburua.

Erreferentziak:
Jaime Altozano Youtuberrak legeaz esan duena: https://www.youtube.com/watch?v=ilEsBgbm7Fo
Epicenter.works katearen azalpena: https://www.youtube.com/watch?v=CyUh9wOp_Rw
Maialen Lujanbiok Korrikaren amaieran botatako diskurtsoa: https://www.youtube.com/watch?v=_3cR11EmztM

Harpidetu zure audio plataforman. 

Chapters

Video

More from YouTube