Artwork for podcast SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)
Sumin
27th October 2024 • SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak) • ZuZeu Podcast
00:00:00 00:03:01

Share Episode

Shownotes

-Sumin-

Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni

kontuz ibili nire bidean jartzearekin

nahi dudan guztia egin dezaket nik

ez du izango inoiz inork ni gelditzerik

Hankaz gora jar dezaket mundu guztia

nahi bezala itzali dezaket eguzkia

ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak

nire izena...

Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni

jendea pozik ikusteak min ematen dit

beldurra ta izua zabaltzen ditut nik

ez dago nire izena entzun ez duenik

Daukadan lagun bakarra iluntasuna

eguna amaitzen denean ni naiz gauaren jauna

nire eskuetan dauzkat hilkor denen biziak

nire izena... Sumin

Hankaz gora jar dezaket mundu guztia

nahi bezala itzali dezaket eguzkia

ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak

ni naiz eta... Sumin

Chapters

Video

More from YouTube