Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 19th May 2020
#25 - Azpeitiko Dinamoa: Xabier Gantzarain, Nora Alberdi eta Ander Mujika
00:00:00 02:40:19

#25 - Azpeitiko Dinamoa: Xabier Gantzarain, Nora Alberdi eta Ander Mujika

Mugimendua indar eta indarra argi bihurtzeko tresna da Dinamoa. Azpeitiko kultur mahaitik sortutako sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sortzaileek beren artea sortzeko ekosistema aproposa sortzea du helburu. Xabier Gantzarain bertako ardurdunak azalduko digu.

Dinamoan bertan gauzatu dira ezagutuko ditugun beste bi proiektuak: DAPA ikusentzunezko ekintza taldea eta Testura, musika saiakera lan esperimentala. Hurrenez hurren Nora Alberdi eta Ander Mujikarekin hitz egingo dugu bi ekimenen inguruan.

Asteartero egin ohi dugun legez, gainera, Harri Fernandez kazetariarekin kultur periskopioari begirada bat emango diogu. Gaurkoan gizartearen alegoria bat den komiki bati erreparatzeko.

Eta saio guztietan bezala Anartz Bilbaok Urpeko Bonbardarekin musika ekarriko digu.

Jarri kaskoak eta entzun.