Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 3rd July 2020
#58 - Kresala Zinekluba: Zinemaren hausnargune
00:00:00 02:02:14

#58 - Kresala Zinekluba: Zinemaren hausnargune

Kresala zineklubak uztail honetarako 3 pelikula proiekzio antolatu ditu Tabakalerako terrazan. Gainera, pelikula emateaz gain, mahainguru bana antolatu dute pandemia osteko zinemaren diagnostiko moduko bat egiteko. Ander Gisasolak azaldu ditu ispiluaren parean.

Ostiralero legez, Tobacco Days liburu-dendara gerturatu gara. Mudantza betean harrapatu dugu Ines Garcia Azpiazu, oraindik Tabakaleran, liburuak kutxetan sartuta. Bi ale eta bi abesti gomendatzeaz gainera, asteko ASMR atalarekin segi dugu.

BeƱat Hach Embarek kazetariak Durangoko Azoka izan du hizpide bere salabardoan eta Anartz Bilbaok asteburuko kontzertu agendari erreparatu dio Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun!