Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 21st July 2020
#70 - Idi begia, Urgull mendia eta The Jayhawks
00:00:00 02:16:16

#70 - Idi begia, Urgull mendia eta The Jayhawks

Askotan gertukoenak izaten dira lekurik ezezagunenak. San Telmo Museoak hiriko birika den Urgull mendia ezagutzeko Appa eta mapa argitaratu ditu. Gure ondare historiko eta naturala ezagutzeko txangoa proposatuz. Agurtzane Garai San Telmo museoko bitartekaritza arduradunak ekimenaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.

Harri Fernandezek berriz telesailak gomendatuko dizkigu Idi Begian. Jazzaldia hastera doan honetan musika ardatz duten telesailen inguruan ariko zaigu.

Eta amaieran The Jayhawks taldearen XOXO diskoa deskubrituko dugu.

Jarri kaskoak eta entzun!