Shownotes
Oilategi batean ezin dira bi oilar baino gehiago egon. Baina txitoak jaiotzen direnean, haietarik batzuk arrak dira. Zer egin haiekin? Zer egin oilarrekin? Dilema hau du abiapuntu Maddi Barberri herriko emakume batek kontatuta zion istorioak. Zinemagileak kontakizuna 'Claros de bosque' filma sortzeko aitzakia gisa erabili du. NOKA emakumezko zinemagileentzako mentoring programan parte hartu du Barberrek eta Mar Coll zinemagilea izan du gidari eta laguntzaile sorkuntzaren bidean. Biekin hitz egin dugu kapitulu honetan.
Harpidetu eta zabaldu lagun artean!