Shownotes
Mikel Laboaren 'Lekeitioak' lanaren berrinterpretazioa egin du Garazi Navasek 'Komunikazio inkomunikazio'-ren programaren baitan. Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da Navas, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Gaurko kapituluan soinuaren, doinuaren eta zarataren arteko arrakaletan espeleologia egingo dugu.
Harpidetu eta zabaldu lagun artean!