Shownotes
Loiolako izkin batean du bere gotorlekua Juntura kooperatibak. Arkitektura eraikuntzetatik harago lantzen dute. Espazioa eta beren erabilerak jarriz jomugan. Orain Situakzioak ekimenean parte hartu dute Tabakaleran. Emma Kunzen arte garaikidea aitzakia gisa hartuta, haurrentzako lagunkoia eta inspiragarria izango den instalazio batekin. Miki Lamedica eta Nagore Goñi Junturako kideek azaldu digute beren lanaren berri.