Loading Episode...
Ispilu Beltza - Donostia Kultura 24th June 2020
#51 - Lander Garro: 2 Urte, 4 hilabete eta egun bat
00:00:00 02:00:54

#51 - Lander Garro: 2 Urte, 4 hilabete eta egun bat

Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldian estreinatuko da Lander Garroren '2 urte, 4 hilabete eta egun bat' luzemetraia. Intsumisioa, derrigorrezko soldaduskaren aurkako borroka eta desobedientzia zibila lantzen ditu zintak, 6 lagunen esperientzietatik abiatuta. Garrok berak azalduko digu Ispilu Beltzaren parean.

Gainera, Beñat Hach Embarek kazetariak 1824. urtean Juan Ignazio Iztuetak «doinu zahar» gisa jasotako ‘Haurrak lotaratzeko soinua’ sehaska kantaren bertsio bat ekarriko digu. Iñar Sastre eta Jagoba Astiarazan musikariek egin dute ‘Arineketan’ diskoan biltzeko, Ainara Ortega eta Eñaut Elorrietaren ahotsekin.

Azkenik, Urpeko Bonbardan Euskal Herriko iparraldea eta hegoaldea banatzen dituen mugaren inguruko abestiak jarriko ditugu Anartz Bilbaoren eskutik.

Jarri kaskoak eta entzun!